Entradas

Mostrando entradas de febrero, 2019

ILLICH, 1.KAPITULUA: LA CRÍTICA DE LAS HERRAMIENTAS

Illich-ek esaten du "erreminta" dispositibo bat dela, gizakiagatik sortutakoa. Beste autore batzuk "teknologia" deitzen diote. Prozesu eredu industrialean kontsumitzen dugun “merkantzia” (bai ondasun bezala ulertuta, bai zerbitzu abstraktu bezala) gure kabuz burutu dezakegun zeozer ordezkatzeko tendentzia dauka. Honela, kontsumitutako “merkantzia” hori nahi gabe oztopo bat bihurtzen da gure hasierako beharra asebetzeko. Hau irudikatzeko, Illich-ek bi “balore” motaz hitz egiten digu e rabileraren eta aldaketaren baloreak (valor de cambio y valor de uso). Hona hemen balore horien adibide batzuk: - Erabilera eskuz idaztea jakitea eta Aldaketa ordenagailuz idaztea - Erabilera ibiltzea eta Aldaketa edozein garraiobidea erabiltzea - Erabilera berez badaukagu sendatzeko ezagutza batzuk eta Aldaketa hospitalizazioa/ hospitalaren mitoa Hezkuntzarekin lotu ahal da hau guztia, u meek berezko kuriositatea eta interesa ingurunea ikertzeko daukatelako (hau ...

IVAN ILLICH

Imagen
Ivan Illich Vienan jaio zen 1926an eta 2002an hil egin zen. Illich eskola mitoen sortzailea da. Deseskolarizazioa defendatzen du eta esaten du eskolak ez duela ez ezagutza ezta berdintasuna sortzen. Eskolaratze unibertsala eta derrigorrezkoa, ikaskuntza merkantzia batean bihurtzen du, hezkuntza deitukoa. Haren ideiak argi eta garbi azaltzen dira Humberto Beck-en liburuan: Otra Modernidad es Posible. El pensamiento de Ivan Illich . Klasean liburu honen lehenengo hiru kapituluak aztertu ditugu.

ESTHER FERRER: PERFORMANCE

Imagen
Esther Ferrer-ek  performance-aren artea praktikatzen du. Performance-a , antzerki moduko bat da baina inprobisazioaz baliatuz. Esther-en arabera performance batean egiten dena ez du zer ikusirik antzerki batekin. Inprobisatzean, performance bakoitza ezberdina izaten da eta ikusleengatik jasotzen den erantzuna baita. Gertakizunei ematen dio garrantzia eta ez planifikazioari. Performance batean, ikusleak sartu behar dira bertan eta parte hartu behar dute. Hemen uzten dut bere performance ezagunenetako bat:  Hablar por andar o andar por hablar

2019/02/08. GORPUTZEN ERRELATOA

Imagen
Ostiraleko saioan egin dugun dinamikan, argazki batzuen aurkezpena egin dugu. Taldeka joan ginen beste klaseetan argazkiak egitera, gorputzen jarrerak ikusteko. Nire taldean (Goretti, Gemma, Leire eta ni) egindako argazkietan ikusten da argi eta garbi zer motatako klasea zen momentu horretan zegoena. Gorputz jarrerei arreta jarriz, badakigu aspertuta dauden, adi dauden, klase dinamikoa den ala ez... Magisteritzako 2. mailako klase bateko argazkiak ditugu adibidez, eta argazki horietan ikusten da talde lanean aritzen ari zirela, denok parte hartuz eta interesa jarriz: Baita ikusi izan dugu beste klaseetan mobilak gaur egun dituzten garrantzia. Ikasle gehienok mobila dituzte mahai gainean eta behin eta berriro begiratzen dute:

2019/02/07. TOMBOY

Imagen
Gaurko klasean Tomboy filma ikusi dugu. Film honetako gai nagusia transexualitatea da eta islatzen da filmaren protagonistan. Laure eta bere familia etxez aldatu dira eta auzo berri batean instalatu dira. Laurek lagun berriak egin ditu eta mutil bat dela esan die, Michael izenekoa. Filmaren eszena bat aukeratzeko orduan, bere lagunak Michael neska bat dela konturatzen direnean hautatu dut. Prakak jaitsi egiten diote indarrez, guztion aurrean makurraraziz. Gainera, asko markatu didan komentario bat esan dute: nazkagarria dela Lisa musukatu izatea neska izateagatik. Komentario hau transfoboa da. Beldurgarria iruditzen zait halako pentsamendua izatea 10-11 urteko umeek. Gizartea da horren erruduna, ideia horrek inposatzen digulako. Uste dugu transexualitatearen gaia, hainbat gai askorekin batera, tabu direla eta ez da horrela. Naturaltzat hartu beharko genuke mutil bat neska sentitzea edo aldrebes eta naturaltasunez hitz egin beharko genuke gai hauei buruz. Filmaren beste eszena bate...