2019/02/07. TOMBOY

Gaurko klasean Tomboy filma ikusi dugu. Film honetako gai nagusia transexualitatea da eta islatzen da filmaren protagonistan. Laure eta bere familia etxez aldatu dira eta auzo berri batean instalatu dira. Laurek lagun berriak egin ditu eta mutil bat dela esan die, Michael izenekoa.

Filmaren eszena bat aukeratzeko orduan, bere lagunak Michael neska bat dela konturatzen direnean hautatu dut. Prakak jaitsi egiten diote indarrez, guztion aurrean makurraraziz. Gainera, asko markatu didan komentario bat esan dute: nazkagarria dela Lisa musukatu izatea neska izateagatik. Komentario hau transfoboa da. Beldurgarria iruditzen zait halako pentsamendua izatea 10-11 urteko umeek. Gizartea da horren erruduna, ideia horrek inposatzen digulako. Uste dugu transexualitatearen gaia, hainbat gai askorekin batera, tabu direla eta ez da horrela. Naturaltzat hartu beharko genuke mutil bat neska sentitzea edo aldrebes eta naturaltasunez hitz egin beharko genuke gai hauei buruz.

Filmaren beste eszena batean ikusten da amak esaten diola bere semeari ez zaiola importa neska bat izatera jokatzea, baina ezin dela horrela beti izan. Amak ez du ikusten Laure ez dagoela jokatzen, baizik eta bere burua ikusten duela neska bezala. Amaren pentsamendua oso itxia da eta pentsamendu hori bezalakoa, zoritxarrez, asko daude gure gizartean eta hori aldatu egin behar da ahal bezain laster.

Aldaketa hauek aurrera eramateko premiazkoa da umeek duten hezkuntza. Familiak asko influentziatzen du horretan, baina eskolaren papera oso garrantzitsua da baita. Horregatik, etorkizuneko irakasle bezala, saiatuko naiz umeekin normaltasunez jorratzen gai hauek eta saiatuko naiz berdintasuna behar dela pertsona guztiontzat argi geratzea.


 Resultado de imagen de tomboy pelicula

Comentarios

Entradas populares de este blog

ESKOLA-MOTAK

e-PORTFOLIO

2019/02/08. GORPUTZEN ERRELATOA