ILLICH, 1.KAPITULUA: LA CRÍTICA DE LAS HERRAMIENTAS
Illich-ek esaten du "erreminta" dispositibo bat dela, gizakiagatik sortutakoa. Beste autore batzuk "teknologia" deitzen diote.
Prozesu eredu industrialean kontsumitzen dugun “merkantzia” (bai ondasun bezala ulertuta, bai zerbitzu abstraktu bezala) gure kabuz burutu dezakegun zeozer ordezkatzeko tendentzia dauka. Honela, kontsumitutako “merkantzia” hori nahi gabe oztopo bat bihurtzen da gure hasierako beharra asebetzeko.
Hau irudikatzeko, Illich-ek bi “balore” motaz hitz egiten digu erabileraren eta aldaketaren baloreak (valor de cambio y valor de uso).
Hona hemen balore horien adibide batzuk:
- Erabilera eskuz idaztea jakitea eta Aldaketa ordenagailuz idaztea
- Erabilera ibiltzea eta Aldaketa edozein garraiobidea erabiltzea
- Erabilera berez badaukagu sendatzeko ezagutza batzuk eta Aldaketa hospitalizazioa/ hospitalaren mitoa
Hezkuntzarekin lotu ahal da hau guztia, umeek berezko kuriositatea eta interesa ingurunea ikertzeko daukatelako (hau izango zen erabilera balorea), baina eskolak, gu berez daukagun hori guztia (ikasteko motibazioa, kuriositatea...)aldaketa balorea bezala apurtzen ditu.
Illich-en arabera ikaskuntza instituzionalizaziotik eratorria da; beraz, eskola instituzio bat da. Eskolak alieniazioa eragiten du, horregatik Illich deseskolarizazioaren alde dago.
Eskola polarizantea da, klase estrukturak sortzen ditu. Eskolaren zentzua berdintasuna izan beharko litzake baina ez da horrela, meritokraziarekin lotuta dago.
Bizitzaren medikalizazioaren harira, Illich-ek hurrengo ideia azaltzen du:
“En una sociedad condicionada por la medicina, la experiencia de dolor se transforma: se vuelve un problema técnico, carente de significado personal y cultural, un indicador de la necesidad de consumir mercancías y no del sufrimiento como encuentro consciente con lo inevitable” (36. orr)
Gaur egun sendagaiak beharrezkoak bihurtu dira, arazoekin lehen bait lehen akatzeko. Beraz, hezkuntzan arazoak sortzen direnean “pilula” antzeko bat izatea bilatzen dugu, hau da, arazoa konpontzeko irtenbide azkarra. Ondo dago konponbideak bilatzea baina bakoitzak bilatu behar ditu ez digute besteak eman behar.
Gainera, horrek mendekotasuna sortu ahal dizu, erabiltzean emaitza ikusten baduzu gehiago nahi duzu. Azkenean beharrezkoa ez denean laguntza eskatuko duzu, eta zure kabuz ez duzu ezer egingo.
Comentarios
Publicar un comentario