Entradas

Mostrando entradas de marzo, 2019

2019/03/07: CURRICULUM-A

Gaurko klasean curriculum -ari buruz hitz egin dugu. Etorkizuneko irakasle bezala oso garrantzitsua da gure hausnarketa honen inguruan. Brainstorming txiki bat egin eta gero hainbat definizio eman dizkiogu kontzeptu honi:  legeak ezarritako jarraibidea, hezkuntza-sailak bideratzen duen dokumentua... Hala ere, beste esanahi batzuk hartzen ditu ere, filosofikoagoak, eta hau da nagusiena: pertsona batek ikasten duen guztia, beraz, ikasten ez dena ez da curriculum-a. Hainbat curriculum mota daude, hala nola, curriculum ezkutua edo curriculum ausentea. Curriculum ezkutuaren definizio gisa honako hau hartu dezakegu: saiatzen ez dena irakasten baina ikasten dena . Honek esan nahi du nahi gabe ikasten ditugula gauzak. Gure ingurunean hainbat gauza inposatzen dizkigute guk "nahi gabe" eta inkontzienteki ikasten ditugunak. Adibidez, klaseetan mahaiak beti daude irakasleari begira, bera klaseko garrantzitsuena delako, eta batzuetan baita irakaslearen mahaia tarima moduko batean ...

EXAMINED LIFE

Klasean dokumental bat ikusi genuen non Sunaura-ri elkarrizketa bat egiten zaio. Sunaura-k desgaitasun bat dauka eta nola eramaten duen aurrera bere bizitza azaltzen digu. Sunaura-k azaltzen digu "elkarrekin ibiltzea"-ren garrantzia. Kontzeptu hau onarpenarekin lotzen da. Berak esaten du ez dela behar denok berdinak izatea edo bi hankekin ibilltzea, bakoitzaren ibiltzeko era onartu behar da. B ideoan zehar bi kontzeptu erabiltzen dira: IMPAIRMENT (hondatze, asaldura) eta DISSABILITY (desgaitasun, baliazeintasuna). Impairment gorputzarekin zerikusia duen guztiari erreferentzia egiten dio; hau da, biologikoa denari. Dissability, aldiz, desgaitasuna duten pertsonen errepresio sozialari egiten dio erreferentzia. Sunaurak zaintzaren paperari buruz esaten du d enok behar dugula laguntza. Interdependentziaren kontzeptua azaltzen du: ez gara independienteak ezta dependienteak. Butler-en iritziz generoa eta “desgaitasuna” egiten dute bat, b iak kondizionatzen dutelako z...

ILLICH, 2.KAPITULUA: EL RITUAL DEL PROGRESO

Illich-en arabera aurrerapen teknologikoak ez dute laguntzen humanitatearen garapenan. Eskolan, aurrerapen hauek direla eta, kontsumoko gizartea garatzeko prestatzen dituzte ikasleak. Eskola bere helburuen aurka bihurtzen da eta ezjakintasuna eta desberdintasuna sustatzen ditu. Zenbait teknologien hedakuntza nahiz eta beraien ondorio kaltegarriak nabariak izan sustatzen dira interes ekonomiko batengateik. Teknologia sustatzen da beraren bitartez aurkitu delako motibazio ezkutua. Eskolaren izaera kontraproduktiboa ikusita, hezkuntza instituzionalek ez duela ziurtatzen ezagutzaren zabalkuntza ezta berdintasunaren sustapena ere, esan dezakegu bere helburua sistemarentzat onuragarriak diren ideiak eta jarrerak sustatzea dela. Horretarako bi bide daude; alde batetik, jakintzaren pieza txikiekin , kontsumo bukaezina sustatzea, merkatuaren produktu guztiak kontsumitzen ahaleginduz; eta beste bidea berriz, ikasleari behartzea sinistera dena mailakatuta dagoela eta arrakasta lortzeko maila...