2019/03/07: CURRICULUM-A
Gaurko klasean curriculum-ari buruz hitz egin dugu. Etorkizuneko irakasle bezala oso garrantzitsua da gure hausnarketa honen inguruan. Brainstorming txiki bat egin eta gero hainbat definizio eman dizkiogu kontzeptu honi: legeak ezarritako jarraibidea, hezkuntza-sailak bideratzen duen dokumentua...
Hala ere, beste esanahi batzuk hartzen ditu ere, filosofikoagoak, eta hau da nagusiena: pertsona batek ikasten duen guztia, beraz, ikasten ez dena ez da curriculum-a.
Hainbat curriculum mota daude, hala nola, curriculum ezkutua edo curriculum ausentea.
Curriculum ezkutuaren definizio gisa honako hau hartu dezakegu: saiatzen ez dena irakasten baina ikasten dena. Honek esan nahi du nahi gabe ikasten ditugula gauzak. Gure ingurunean hainbat gauza inposatzen dizkigute guk "nahi gabe" eta inkontzienteki ikasten ditugunak. Adibidez, klaseetan mahaiak beti daude irakasleari begira, bera klaseko garrantzitsuena delako, eta batzuetan baita irakaslearen mahaia tarima moduko batean dago, bera gure gainetik dagoela ikusteko.
Illich hasi zen honetaz hitz egin, berak planteatu zuen lehendabizi. Adibidez, bere pentsamendu kapitalista dela eta, esaten du maisu eta maistrak bere ikasleei erakusten zieten merkantzia kontsumitu behar zutela gizarte kapitalista sustatzeko. Orain Jackson-ek hitz egiten digu honi buruz.
Beste aldetik, curriculum ausentea daukagu ere,honela definitu dezakeguna: ikasten duguna nahiz eta ez egon. Adibidez, gehienetan, zientzietan ematen dizkiguten izen-abizenak zientzialarienak gizonezkoenak dira, ez dizkigute ematen emakumezkoenak. Zientzilari emakumeen ausentzia ikasten dugu nahi gabe, inork erakutsi gabe.

Comentarios
Publicar un comentario