Entradas

Mostrando entradas de mayo, 2019

e-PORTFOLIO

Graduaren 1. kurtsoa bukatzear dago eta kurtsoarekin batera blog hau. Lauhilabete honetan zehar, ikasgai honetan, hainbat lan zein hausnarketak egin ditugu eta horiek guztiak biltzeko honako portfolioa egitea proposatu zaigu. Ikasgai hau ulertzea ez da erraza baina saiatu gara ahalik eta hoberen esanahi bat ematea. Lehenik eta behin,  Ivan Illich -en pentsamendua aztertu genuen. Illich desezkolarizazioaren alde dago, bere ustez eskolak ez duelako betetzen ezagutza eta berdintasunaren sormenak. Humberto Beck-ek liburu bat idatzi zuen Illich-en ideiak islatuz eta aztertuz eta guk liburu honen lehenengo hiru kapituluen ideiak aztertu ditugu. Lehenengo kapitulua  La Crítica de las Herramientas  du izena. Kapitulu honetan gure gizarte industrializatua kritikatzen du, erabilera eta aldaketa baloreak azalduz, eta eskolarekin lotzen du. Bigarren kapitulua  El Ritual del Progreso  da. Hemen, berriro, azaltzen da gizartearen islapena eskolan eta kontsumismoari buruz hit...

KLASEKO BLOGAK

Klaseko blogak ikustea oso garrantzitsua dela uste dut, klasekideek egin duten lana ikusteko. Pertsona bakoitzak ikuspuntu ezberdin bat du gauzei buruz eta honela nire klasekideen ikuspuntuak ikusi ahal ditut. Hona hemen zerrenda bat haien blogekin: Ana de la Vega Ander Diaz de Mendivil Ander Sologaistua Andere Basterra Aritz Zabala Asier Zabaleta B eñat Rodríguez Elene Vaqueriza Enola Leiva Gemma Ruiz Goretti Sánchez Iker Guadilla Irati Divar Iratxe Nestares Jaione Escobero Jokin Bereziartu Jokin Totorika Josevi Garcia Leire Burgos Maialen Gallego Maider Álvarez Rebeca Gutierrez Saray Cristobal Unai Coronel Uxue Santa Cruz Uzay Ortiz de Murua Xabier Hidalgo Zuriñe Zurbano

UNITATE DIDAKTIKOA

Lauhilabetero lan modular bat egin behar dugu. Lauhilabete honetan txango bat ikasgai guztiekin erlazionatu behar izan dugu. Egindako txangoan matematika eta didaktika orokorra ikasgaiak ez dira asko jorratu eta lan modularrean dagoen gabezi hori orekatzeko, unitate didaktiko bat egitea proposatu zaigu. Nire taldea Salburuako Atariara joan da irteera moduan, eta kanpo baliabide honek gehien jorratzen duen ikasgaia natur zientzietakoa da. Gure unitate didaktikoa egiteko, escape room moduko bat sortu dugu. Gure ikasleei arazo bat planteatu diegu eta arazoa konpontzeko hainbat jarduera egin behar dituzte, matematikakoak eta bestelakoak. Planteatutako arazoa Atarian dauden animaliak lapurtu dituztela da, eta berreskuratzeko hitz gako bat aurkitu behar dute. Froga bakoitzean hitzaren letra bat emango zaie, azkenean hitza guztia lortuz.  Proposatutako ariketekin Heziberri 2020-ko curriculumak eskaintzen dituen osagaiak eta helburuak landu egiten dira.  Hona hemen gure u...

KONPETENTZIAK: SACRISTAN ETA JOSE MOYA

Konpetentzien inguruan hitz egiten aritu gara azkenengo egunetan eta hainbat ideia gehiago entzuteko honen inguruan José Moya eta Sacristanen iritziak entzun ditugu, honako galdera hauei erantzuten. Zein da Sacristanen iritzia konpetentzien inguruan? Hezkuntza beti izan da elizatik mugituta eta beti egon da insitutzioegatik inposatuta. Ideologien borroka da. Gure ikuspuntutik ikusten saiatu behar gara konturatzeko ea hezkuntza baliagarria eta egingarria den. Konpetentziak ikaskuntzaren eraginkortasunaren bila dabiltzate, eta planteamendu oso berria da irakasleentzako. Hezkuntza hobetzeko hezkuntzarako sarrera hobetu behar da. Zer da José Moyaren iritziz konpetentzia bat? Haren iritziz konpetentzia bat da pertsona bat bere baliabide guztiak erabiltzen dituenean zeregin zehatz batentzako, balore multzoetarako, jakinduriarentzako, ... Moya eta Sacristanen iritziz konpetentzia bat eskolan bakarrik eskuratu daiteke? Haien iritziz badaude konpetentzia batzuk bakarrik eskolan es...

EBALUAZIOA

NOIZ EGITEN DA EBALUAZIOA? Ebaluazioa egunero ematen da, batzuetan klase bukaeran; hau da, ebaluazio bategarria edo sumatiboa da. Hasieran ematen da baita, diagnostikoa deitzen dena; baina normalean prozesuaren erdian ematen da, bitartekoa. ZER EBALUATZEN DA? Ebaluazio normatiboan taldearen errendimendua ebaluatzen da. Ebaluazio kriteriala da irizpideetaz baliatuz ebaluatzeko modua. NOLA EBALUATU DEZAKEGU? Ebaluazio kuantitatibo ala kualitatiboa egon ahal da. NORK EGIIN DEZAKE EBALUAZIOA? Nork bere burua ebaluatzen duenean: autoebaluazioa. Taldekideen artean egiten bada ebaluazioa: koebaluazioa. Irakasleak ikasleengan egiten duenean: heteroebaluazioa. NOLAKOA IZAN DAITEKE? Alde batetik, formatiboa edo hezigarria izan daiteke ebaluazioa, irakaskuntza-ikaskuntza prozesua hobetzea helburu duenaz. Beste aldetik autentikoa izan daiteke, egoera erreal batean egiten dena momentuan, eta termino honekin lotuta ebaluazio integratua dago.

CURRICULUM EZKUTUA (II.)

Imagen
Edonon aurkitzen dugula curriculum ezkutua frogatu dugu eta gure fakultatetik joan gara honen bila. Hainbat gauza aurkitu ditugu non gizartearen inposaketak islatzen dira eta ez gara konturatzen. Hemen adibidez ikusi dezakegu gizarteak inposatutako genero banaketa. Nahiz eta gure fakultatearen komunak mixtoak izan, kanpoko kartelan ikusi dezakegu bi generoen ikonoak. Oraindik emakumea adierazteko gona batekin egiten da, nahiz eta kasu gehienetan emakumeak gonak ez eraman. Gainera genero banaketa bi generoen artean egiten da soilik eta pertsona batzuk agian ez dira identifikatzen bi horien artean.   Hemen ikusten dugu nola euskarari gaztelaniari baino garrantzia handiagoa ematen zaion hemen. Euskaraz dago ia gehiena eta bi hizkuntzatan badago, euskaraz dagoena handiago edo beltzez jarrita dago. Hemen ikusten da birziklatzeko aukera. Hainbat zakarrontzi ikusi dezakegu baina bakarrik beheko solairuan daude. Orduan zer pentsa behar dugu, birzi...

METODOLOGIAK

Hainbat metodologia ezberdin aztertu ditugu: kasuetan, proiektuetan eta arazoetan oinarritutakoak. Guk diseinatutako unitate didaktikoa, arazoetan oinarritutako metodologian oinarritzen da. Metodologia honetan arazo bat planteatzen zaie ikasleei eta motibazioaz baliatuz arazo hori konpontzen saiatu egiten dira, klasean ikasitako eta barneratutako ezagutzak aplikatuz. Beste batzuen artean, talde-lana sustatzen du metodologia honek, elkarlanean aritzen direlako haien artean. Hone hemen nire taldeak egindako aurkezpenak hiru metodologien inguruan: