UNITATE DIDAKTIKOA
Lauhilabetero lan modular bat egin behar dugu. Lauhilabete honetan txango bat ikasgai guztiekin erlazionatu behar izan dugu. Egindako txangoan matematika eta didaktika orokorra ikasgaiak ez dira asko jorratu eta lan modularrean dagoen gabezi hori orekatzeko, unitate didaktiko bat egitea proposatu zaigu. Nire taldea Salburuako Atariara joan da irteera moduan, eta kanpo baliabide honek gehien jorratzen duen ikasgaia natur zientzietakoa da.
Hona hemen gure unitate didaktikoa:
Gure unitate didaktikoa egiteko, escape room moduko bat sortu dugu. Gure ikasleei arazo bat planteatu diegu eta arazoa konpontzeko hainbat jarduera egin behar dituzte, matematikakoak eta bestelakoak. Planteatutako arazoa Atarian dauden animaliak lapurtu dituztela da, eta berreskuratzeko hitz gako bat aurkitu behar dute. Froga bakoitzean hitzaren letra bat emango zaie, azkenean hitza guztia lortuz.
Proposatutako ariketekin Heziberri 2020-ko curriculumak eskaintzen dituen osagaiak eta helburuak landu egiten dira.
Hona hemen gure unitate didaktikoa:
Comentarios
Publicar un comentario