e-PORTFOLIO

Graduaren 1. kurtsoa bukatzear dago eta kurtsoarekin batera blog hau. Lauhilabete honetan zehar, ikasgai honetan, hainbat lan zein hausnarketak egin ditugu eta horiek guztiak biltzeko honako portfolioa egitea proposatu zaigu. Ikasgai hau ulertzea ez da erraza baina saiatu gara ahalik eta hoberen esanahi bat ematea.

Lehenik eta behin, Ivan Illich-en pentsamendua aztertu genuen. Illich desezkolarizazioaren alde dago, bere ustez eskolak ez duelako betetzen ezagutza eta berdintasunaren sormenak. Humberto Beck-ek liburu bat idatzi zuen Illich-en ideiak islatuz eta aztertuz eta guk liburu honen lehenengo hiru kapituluen ideiak aztertu ditugu. Lehenengo kapitulua La Crítica de las Herramientas du izena. Kapitulu honetan gure gizarte industrializatua kritikatzen du, erabilera eta aldaketa baloreak azalduz, eta eskolarekin lotzen du. Bigarren kapitulua El Ritual del Progreso da. Hemen, berriro, azaltzen da gizartearen islapena eskolan eta kontsumismoari buruz hitz egiten da. Azkenik, hirugarren kapitulua, Convivencialidad izenekoa, bi harreman mota ezberdinei buruz hitz egiten du: autonomoa eta heteronomoa; berriro kontsumismoarekin erlazionatuz.

Klasean Tomboy filma ikusi genuen. Filma honetan ume transexual baten bizitza narratzen da eta haren zailtasunak azaltzen dira. Umeen hezkuntzak eragin handia duela ikusten da, beharrezkoa delako kontuan izan behar duten baloreak barneratuta izatea.

Ondoren performance-kin aritu ginen. Performance-a inprobisazioaz baliatutako antzerki moduko bat da. Esther Ferrer-ek performance-ak egiten ditu eta klasean ikusi ditugu. Arte hau gehiago lantzearen intentzioarekin, taldeka prestatu ditugu performance-ak. Hartutako irizpideak egiteko orduan, zerbait oso abstraktua eta ia zentzurik gabekoa izan behar zen, atzetik ikuspegi handiarekin. Gure performance-a oso azalpen bitxia zuen, Illich-en hirugarren kapituluan oinarrituta baitzegoen. Hemen duzue performance-a eta bere azalpena: Whale performance.

Gorputz jarrerak aztertu egin ditugu bi pare saioetan. Ikaragarria da nola aldatzen diren gure keinuak, gure jarrerak edo portaerak egoera ezberdinetan. Oso barneratuta daukagu gure gizartean egoera ezberdinetarako modu batean edo bestean nola portatu edo jantzi behar dugun. Gehien harritu nauena jendearen jarrerak aztertzerakoan gure gizartean teknologiak duen eragina ikustea da. Ia beti mugikorra daukagu eskuan, bai klasean bai beste edonon. Argazkiak egin genituen aztertuz bai klaseko jarrerak bai kalekoak.

Ikasgaiaren hainbat saioetan bideoak ikusi ditugu, hezkuntzarekin edo gizartearekin erlazionatutak. Nire ustez oso aberatsgarria da klasean mota honetako bideoak ikustea, bete pertsona batzuen ikuspuntuak ikusteko guk klasean aztertzen ari ditugun gaiei buruz. Ikusi dugun bideo bat adibidez, Examined Life da, eta bertan emakume batek bere desgaitasunari buruz hitz egiten du eta gizartearen onarpen ezari buruz.

Bideoetan barne, eskola mota ezberdinak azaltzen zituztenak ikusi genituen. Hainbat metodologia ezberdin daude eta eskola motak: paideia, eskola libertarioa eta anarkista dena; eskola txikiak, non adin ezberdinetako umeak daude elkartuta; amaraberri, eskola publiko bat harreman sozialei ematen diona garrantzia; edo homeschooling, hezkuntza askea non umeek etxean ikasten dute.

Didaktikarekin guztiz erlazionaturik dagoen kontzeptu bat curriculum-a  da. Pertsona batek ikasten duen guztia bezala definitu ahal da eta hainbat mota daude; adibidez curriculum ezkutua eta curriculum ausentea. Curriculum ausentea da ikasten duguna nahiz eta ez egon eta curriculum ezkutua irakasten saiatzen ez dena baina ikasten dena da. Curriculum ezkutua lantzeko gure fakultatetik joan ginen taldeka honen adibideak bilatzeko eta hainbat aurkitu genituen, edozein lekutan aurkitzen baita.

Curriculum ezkutua lantzeko beste proiektu bat poster bat egitea izan zen. Gure posterrean gizarteak inposatzen gaituena irudikatu izan nahi dugu: Atal ezberdinetan banatu ditugu posterra eta atal bakoitzak egoera bakoitzerako eramatera "behartuta" gauden arropa jarri dugu, esaldi batzuekin inguruan gizartearen inposaketak jarritaz.

Metodologia ezberdinak aztertu ditugu klasean, konkretuki arazoetan oinarritutakoa, proiektuetan oinarritutako eta kasuetan oinarritutakoa. Honekin batera, baita Heziberri 2020-ko curriculuma aztertu genuen klasean aurkezpen batzuk eginez.

Ondoren honako metodologia bat gure unitate didaktikoarekin erlazionatu behar genuen. Guk egindako unitate didaktikoa escape room moduko bat zen, arazo bat planteatuz ikasleei ebazpena aurkitzeko. Beraz, gure unitate didaktikoa arazoetan oinarritutako metodologiarekin erlazionatu dugu.

Unitate didaktikoaren atal bat ebaluazioa da, beraz klasean sakonki aztertu dugu. Ebaluazioa irizpide ezberdinak hartuta hainbat motan sailkatu daiteke.

Beste atal oso garrantzitsua konpetentziak dira. Hauek lantzeko bideo batzuk ikusi genituen José Moya eta Sacristanerenak. Haien iritziak entzun genituen konpetentzien inguruan eta proposatu zuten hezkuntza hobetu behar dela.

Guzti hau didaktika ulertzeko balio izan digu lauhilabete honetan eta irakasle moduan etorkizunerako erabili behar ditugun gauzak dira. Oso garrantzitsua da kontuan hartzea hainat gauza umeen hezkuntzan aritzerakoan et hemen daude horietako batzuk.


Comentarios

Entradas populares de este blog

ILLICH, 1.KAPITULUA: LA CRÍTICA DE LAS HERRAMIENTAS

UNITATE DIDAKTIKOA