CURRICULUM EZKUTUA (II.)
Edonon aurkitzen dugula curriculum ezkutua frogatu dugu eta gure fakultatetik joan gara honen bila. Hainbat gauza aurkitu ditugu non gizartearen inposaketak islatzen dira eta ez gara konturatzen.
Hemen ikusten dugu nola euskarari gaztelaniari baino garrantzia handiagoa ematen zaion hemen. Euskaraz dago ia gehiena eta bi hizkuntzatan badago, euskaraz dagoena handiago edo beltzez jarrita dago.
Hemen adibidez ikusi dezakegu gizarteak inposatutako genero banaketa. Nahiz eta gure fakultatearen komunak mixtoak izan, kanpoko kartelan ikusi dezakegu bi generoen ikonoak. Oraindik emakumea adierazteko gona batekin egiten da, nahiz eta kasu gehienetan emakumeak gonak ez eraman. Gainera genero banaketa bi generoen artean egiten da soilik eta pertsona batzuk agian ez dira identifikatzen bi horien artean.

Hemen ikusten da birziklatzeko aukera. Hainbat zakarrontzi ikusi dezakegu baina bakarrik beheko solairuan daude. Orduan zer pentsa behar dugu, birziklatu behar dugula baina ez hainbeste? Dirudi fakultateak behartuta dagoela birziklatzeko aukera ematera baina behin jarrita berdin du leku gehiagotan (fakultatearen beste solairutan) ez badago.
Guzti honekin ikusten dugu nola gizarteak pentsatzen duena presente dago leku guztietan eta ez dugu ikusten, baina gauzei geure buruan bueltak ematen hainbat ikuspegi atera ahal ditugu.
Comentarios
Publicar un comentario