ESKOLA-MOTAK
Hainbat bideo ikusi eta gero, eskola mota ezberdinei buruz eta haien metodologiaz jaso dut informazioa. Hona hemen hainbat metodologia ezberdinen ezaugarriak:
- PAIDEIA:
Pedagogia libertarioa eta anarkista. Bere helburua berdintasunean heztu eta besteak errespetatzea da. Eboluzionatu den guztia jasotzen du. Ferrer-en ideologia erabiltzen du eta honakoa esaten zuen: eskola arrazionalistak behar dira non baloreak premiazkoak dira. Eskolan asanblea dago, arazoak konpontzeko balio duena, guztiok dute berdintasunerako eskubidea eta denek parte hartzen dute asanbladetan. Eskol anarkista denez, ez dago ezta jerarkiarik ezta botere estaturik.
- ESKOLA TXIKIAK:
Umeak elkartuta daude, hainbat adinekoak, eta hori oso aberasgarria da. Guraso elkarteetan ekintzak antolatzen dira..etab. Beti daude harremanetan irakasleekin.
- AMARABERRI:
Eskola publiko bat da. Pertsonalitateari, harreman sozialei eta ikaskuntzari ematen dio garrantzia. Garapen armoniko eta globala egiten da. Umeen beharretara erantzuten saiatzen da. Testu liburuen aurka dago, testu liburuak uniformetasuna eragiten dutelako. Bi kurtsoko ikasleak daude nahastuta eta elkarren artean lagundu eiten dira. Matematikak adibidez, manipulaziotik landu egiten dira (erosketen bidez...) ia ez daude klase magistralik.
- HOMESCHOOLING:
Hezkuntza askea. Espainian ez dago legearengatik errekonozituta. Hainbat arrazoirengatik aukeratzen dute gurasoek hezkuntza-metodo hau: ideologiengtik, esperientzia txarrengatik ikastoletan... Hona hemen homeschooling-aren onuren eta gabezien zerrenda:
GABEZIAK: titulorik ez, familia guztiak ezin dute, berdinen arteko harreman falta, gabezi sozialak, hutsune legala, gehiegi zentratuta umearen interesetan
ONURAK: edukien egokitzapen, umea protagonista, ordutegi malgutasuna, instituzionalizatua ez, prezio gutxitua, ebaluazio malgutasuna, autonomia, denbora gehiago seme/alabekin
Comentarios
Publicar un comentario