Entradas

Mostrando entradas de abril, 2019

POSTERRA

Imagen
Klaseko zeregin bat, poster bat egitea izan da gure gizartean ematen den curriculum ezkutua adieraziz. Gure lanean irudikatu dugu gizarteak inposatzen gaituena. Zatika banatu dugu posterra, atal bakoitzean egoera bakoitzako zer inposatzen digun gizartea jarriz. - Lehenengo atalean hiyab bat agertzen da, emakume musulmanak eramaten dutena. Gure kritika kasu honetan eskola kontzertatu edo pribatuei zuzenduta dago. Askotan ikusten da hiyab eramaten duen neska bat eskola publikoan (horrekin batera esan nahi dut kultur aniztasuna nabaria dela) eta ia inoizez ikusten da eskola pribatu ala kontzertatu batean. Azkenengo eskola mota hauetan zailtasunak jartzen dira kultur ezberdinetako ikasleei edo ez zaie uzten haien kulturak adierazi. Gogoetarako galdera batzuk proposatu ditugu: Zuk utziko zenuke zure eskolan hiyab eramatea? Eta gorra bat? Zergatik dira ezberdinak? - Bigarren zatian traje bat agertzen da. Klasismoari kritika egin nahi diogu honekin. Eskoletan askotan ikusi egin da umeek h...

PERFORMANCE: WHALE

Taldeka, performance-ak egin ditugu gure klasekideen aurrean. Nire taldea WHALE du izena eta Gemma Ruiz, Goretti Sanchez, Leire Burgos eta ni gara. Illich-en hirugarren kapituluan (La Convivencialidad) oinarritu gara. Gemma zenbakiak kontatzen aritu zen performance osoa, ordenean (1, 2 ,3, 4, ...), Leire zenbaki aleatorioak esaten egon zen eta ni atzerantz zenbatzen egon nintzen. Gorettik, aldiz, instituzioen izenak esan zituen aleatorioki. Gorettik hitz egiten zuenean, Leire eta ni isilik geratzen ginen berari begira. Seguraski inor ez dela gai honi azalpen bat bilatzeko, baina bakoitzak bera nahi duen interpretazioa eman ahal dio.  Guk nahi genuena instituzioen boterea azaleraztea da. Zenbakiak kontatzea txikienetik handienera, ordena adierazten du, eta instituzioek inposatutako ordena da. Aldiz, Leire eta ni ez genuen instituzioek eta gizarteak inposatutakoa jarraitzen eta horregatik geratzen ginen isilik Gorettik instituzioen izenak esaterakoan, haien boterea nabaritze...

ESKOLA-MOTAK

Hainbat bideo ikusi eta gero,  eskola mota ezberdinei buruz eta haien metodologiaz jaso dut informazioa. Hona hemen hainbat metodologia ezberdinen ezaugarriak: PAIDEIA: Pedagogia libertarioa eta anarkista. Bere helburua berdintasunean heztu eta besteak errespetatzea da. Eboluzionatu den guztia jasotzen du. Ferrer-en ideologia erabiltzen du eta honakoa esaten zuen: eskola arrazionalistak behar dira non baloreak premiazkoak dira. Eskolan asanblea dago, arazoak konpontzeko balio duena, guztiok dute berdintasunerako eskubidea eta denek parte hartzen dute asanbladetan. Eskol anarkista denez, ez dago ezta jerarkiarik ezta botere estaturik. ESKOLA TXIKIAK: Umeak elkartuta daude, hainbat adinekoak, eta hori oso aberasgarria da. G uraso elkarteetan ekintzak antolatzen dira..etab. Beti daude harremanetan irakasleekin. AMARABERRI: Eskola publiko bat da. Pertsonalitateari, harreman sozialei eta ikaskuntzari ematen dio garrantzia. Garapen armoniko eta globala egiten...

ILLICH, 3. KAPITULUA: CONVIVENCIALIDAD

Eskola zeremonia mitopoetiko bat da Illich-entzat. Illich-ek esaten du ez garela gai industrializaziorik gabeko gizartea imajinatzeko eta gure kabuz ikasteko askatasuna proposatzen du. Beste zeremonia mito-poetikoak daude eskola bezalakoak; adibidez, osasun-zentroak. Illich-entzat "bizikidetasun" printzipioa proiektu bat da non erreminten estrukturetan inbertitu egiten da gizarte moderno bat sortu ahal izateko. Bizikidetasunean, menpekotasuna dago. Ikasteko, eskolara joan behar gara. Ez dago orekiarik, zapalduta gaude erremintez. Eskola ez da konibentziala eta arlo sozialaren menpe bizi gara. Illich-ek bi harreman mota irudikatzen ditu bere ingurugioarekin: harreman autonomoa eta harreman heteronomoa . Harreman autonomoa autogobernuak sortutakoa da balore batzuk sortuz pertsonalki erabiltzeko; adibidez, oinez ibiltzeko gaitasuna edo bakoitza bere kabuz idazteko gaitasuna ( erabilera balioa ). Aldiz, harreman heteronomoan, estruktura bertikalek bizitza antolatzen du...