POSTERRA

Klaseko zeregin bat, poster bat egitea izan da gure gizartean ematen den curriculum ezkutua adieraziz. Gure lanean irudikatu dugu gizarteak inposatzen gaituena. Zatika banatu dugu posterra, atal bakoitzean egoera bakoitzako zer inposatzen digun gizartea jarriz.

- Lehenengo atalean hiyab bat agertzen da, emakume musulmanak eramaten dutena. Gure kritika kasu honetan eskola kontzertatu edo pribatuei zuzenduta dago. Askotan ikusten da hiyab eramaten duen neska bat eskola publikoan (horrekin batera esan nahi dut kultur aniztasuna nabaria dela) eta ia inoizez ikusten da eskola pribatu ala kontzertatu batean. Azkenengo eskola mota hauetan zailtasunak jartzen dira kultur ezberdinetako ikasleei edo ez zaie uzten haien kulturak adierazi. Gogoetarako galdera batzuk proposatu ditugu: Zuk utziko zenuke zure eskolan hiyab eramatea? Eta gorra bat? Zergatik dira ezberdinak?

- Bigarren zatian traje bat agertzen da. Klasismoari kritika egin nahi diogu honekin. Eskoletan askotan ikusi egin da umeek haien artean errespetu faltak egitea haien gurasoen lanak direla eta, eta haien klase sozialei buruz ere. Ez da berdina zure gurasoak zure bila etortzen badira eskolara traje batekin ala garbitzaile uniforme batekin, beti kritikatu da hori. Txikitatik erakutsi digute bereizketa hori eta ezin dira onartu ezberdintasun hauek.

- Hirugarren atalean futboleko kamiseta bat dago. Sexismoari kritika egin nahi diogu. Beti erakutsi digute futbola mutilentzat dela eta neska bat futbola gustoko badu irainak jasan behar ditu eta hori onartezina da. Feminismoa aurre egiten ari da baina oraindik ez da lortu berdintasuna emakumeen eta gizonen artean eta hori asko nabaritzen da kiroletan. Emakumeek ez dute gizonek bezain garrantzia kiroletan nahiz eta demostratu gai garela gizonek egiten dutena egiteko.

- Laugarren atalean bikini bat dago. Nola emakumeak bikinia eraman behar duten erakutsi nahi dugu eta ezin dute praka bezalako bainujantziak eraman (mutilak egiten duten moduan).

- Bostgarren atalean eskola bateko uniforme baten gona ikusi dezakegu. Aurreko atalean bezala, alde batetik sexismoa kritikatu behar dugu, nola neskak gona eramatera behartuta daude eskoletan nahiz eta prakak erosoagoak izan. Beste aldetik, eskola pribatu eta kontzertatuei kritika egiten zaie. Eskola mota horiek dira uniformeak eramatera behartzen duten lekuak. Ikasle bakoitzak bere estiloa dauka eta haien pertsonalitatea espresatzen dute horrekin eta hori kentzen ari zaie.

- Seigarren atalean, azkenengoa, bi zatitan banatuu daiteke. Hanka batean takoidun oinetako bat dago eta bestean zapatila bat. Estereotipoak direla eta, zapatila mutil batekin lotzen dugu eta takoia neska batekin. Berriz generoen arteko ezberdinketa ikusi ahal da. Baita nabarmendu nahi izan dugu depilazioa. Emakumeei inposatu egiten zaie depilatu behar direla eta mutilei ez. Hori erakusten hainbat iradokizun jarri ditugu posterrean.



Comentarios

Entradas populares de este blog

ILLICH, 1.KAPITULUA: LA CRÍTICA DE LAS HERRAMIENTAS

UNITATE DIDAKTIKOA

e-PORTFOLIO