ILLICH, 3. KAPITULUA: CONVIVENCIALIDAD

Eskola zeremonia mitopoetiko bat da Illich-entzat. Illich-ek esaten du ez garela gai industrializaziorik gabeko gizartea imajinatzeko eta gure kabuz ikasteko askatasuna proposatzen du. Beste zeremonia mito-poetikoak daude eskola bezalakoak; adibidez, osasun-zentroak.

Illich-entzat "bizikidetasun" printzipioa proiektu bat da non erreminten estrukturetan inbertitu egiten da gizarte moderno bat sortu ahal izateko. Bizikidetasunean, menpekotasuna dago. Ikasteko, eskolara joan behar gara. Ez dago orekiarik, zapalduta gaude erremintez. Eskola ez da konibentziala eta arlo sozialaren menpe bizi gara.

Illich-ek bi harreman mota irudikatzen ditu bere ingurugioarekin: harreman autonomoa eta harreman heteronomoa. Harreman autonomoa autogobernuak sortutakoa da balore batzuk sortuz pertsonalki erabiltzeko; adibidez, oinez ibiltzeko gaitasuna edo bakoitza bere kabuz idazteko gaitasuna (erabilera balioa). Aldiz, harreman heteronomoan, estruktura bertikalek bizitza antolatzen dute aldaketa balioen kontsumoaren inguruan (kotxea, eskola...)

Modu heteronomoak bizitza kontsumismoan oinarritzen du. Rekonstruzio bat garatu ahal izateko lanaren kontzepzio berri bat garatu behar dugu, lan konibibentziala. Alde batetik, erreminta industrialak ordezkatu beharko lirateke erreminta konbibentzialekin. Beste aldetik, baita merkantzia ere kontsumismoa ere banakako akzioaz ordezkatu behar da.

Lan konbibentziala ekitatearekin eta autonomia sortzailearekin definitu daiteke. Erreminta industrialak erreminta konbibentzialegatik ordezkatu behar dira eta merkantzien kontsumoa akzio pertsonalagatik. 

Horregatik Illich-ek deseskolarizazioa proposatzen du. Deseskolaratzeak erabakki politiko bat hartzeko baldintzak bermatzea sustatzen du. Penstatu behar da baita ea merezi duen eskolan teknologiak erabiltzea eta beske ikasteko modu batzuk bilatu behar dira. Orain arte erabili izan den logikarekin apurtu behar da eta dinamismo sozialaren logika berri bat bilatu behar da.

Illich-en arrazionalitate utopikoaren azken zentzua aurrerapen zientifiko eta berrikuntza industrialen batura bat da. Gizarteari ikuspera utopiko bat ematea guztien iritzi kritikoa kontuan izanda da helburua. 

Comentarios

Entradas populares de este blog

ILLICH, 1.KAPITULUA: LA CRÍTICA DE LAS HERRAMIENTAS

UNITATE DIDAKTIKOA

e-PORTFOLIO