PERFORMANCE: WHALE

Taldeka, performance-ak egin ditugu gure klasekideen aurrean. Nire taldea WHALE du izena eta Gemma Ruiz, Goretti Sanchez, Leire Burgos eta ni gara. Illich-en hirugarren kapituluan (La Convivencialidad) oinarritu gara.

Gemma zenbakiak kontatzen aritu zen performance osoa, ordenean (1, 2 ,3, 4, ...), Leire zenbaki aleatorioak esaten egon zen eta ni atzerantz zenbatzen egon nintzen. Gorettik, aldiz, instituzioen izenak esan zituen aleatorioki. Gorettik hitz egiten zuenean, Leire eta ni isilik geratzen ginen berari begira. Seguraski inor ez dela gai honi azalpen bat bilatzeko, baina bakoitzak bera nahi duen interpretazioa eman ahal dio. 

Guk nahi genuena instituzioen boterea azaleraztea da. Zenbakiak kontatzea txikienetik handienera, ordena adierazten du, eta instituzioek inposatutako ordena da. Aldiz, Leire eta ni ez genuen instituzioek eta gizarteak inposatutakoa jarraitzen eta horregatik geratzen ginen isilik Gorettik instituzioen izenak esaterakoan, haien boterea nabaritzen genuelako. 



Comentarios

Entradas populares de este blog

ILLICH, 1.KAPITULUA: LA CRÍTICA DE LAS HERRAMIENTAS

UNITATE DIDAKTIKOA

e-PORTFOLIO